ENIC-NARIC titulazioak elkarri aitortzeko proiektua

ENIC “European Network of Information Centres”-en akronimoa da (aitorpen akademikorako eta mugikortasunerako). UNESCOk eta Europako Kontseiluak sortu zuten ENIC. Atzerriko tituluak aitortzeari buruz edo mugikortasunerako laguntzei buruz (bekak, maileguak, etab. barne) herrialde bakoitzak duen informazioa biltzen du sare honek.

 

 

 

NARIC “National Academic Recognition Information Centres”-en akronimoa da. Europar Batasunaren ekimen bat da, eta bertan parte hartzen dute, besteak beste, EEEko herrialdeek, eta ikasle nahiz irakasleen mugikortasuna sustatzeko Europar Batasunaren ERASMUS Programaren barruan dago.


NARIC nodo nazional bakoitza dagokion Ministerioak izendatzen du, eta estatus desberdina du herrialdearen arabera; adibidez, goi-mailako hezkuntza-erakundeek nazionalak ez diren ikasleak onartzeko duten autonomia-mailaren arabera.


ENIC-NARIC proiektua Europar Batasunaren, Europako Kontseiluaren eta UNESCO/CEPESen ekimen bat da. Bere helburu nagusia tresna bat garatzea da, bai NARICri bai ENICri aukera emateko beren jarduerak ahalik eta modurik efizienteenean egin ditzaten.


Horrela, informazio ahalik eta eguneratuena eskaini ahal izango diete bai erakundeei bai banakoei, mugikortasun akademiko eta profesionalari buruz eta atzerriko titulazioak aitortzeko prozedurei buruz ere.

 


 

 

Comparte: facebook meneame Live Google Yahoo reddit digg Del.icio.us