
Bolognako Prozesuak, eta horrek ekarri dituen ekimen eta mekanismoak ezartzeak, Europako Batasunaren eremuan tituluen onarpena errazteko lehendik abian zeuden ekimen batzuk susperrarazi ditu eta beste asko martxan jarri ditu.

Bolognako Prozesuak, eta horrek ekarri dituen ekimen eta mekanismoak ezartzeak, Europako Batasunaren eremuan tituluen onarpena errazteko lehendik abian zeuden ekimen batzuk susperrarazi ditu eta beste asko martxan jarri ditu.

Kalitatearen Europar Erregistroaren (EQARen) helburua kalitate-bermearen gaietan gardentasun handiagoa lortzea da, goi-mailako hezkuntzari dagokionean, eta horrela, elkarren konfiantza sustatzea Europako Goi Hezkuntzaren Esparruan.

ECA "European Consortium for Accreditation in higher education"-en akronimoa da. Duen helburu nagusia ikasketa-erakundeen eta -programen egiaztapenarekin eta kalitatearekin zerikusia duten erabakiak elkarri aitortzea sustatzea da, goi-mailako hezkuntzan kualifikazioen aitorpena eta ikasleen eta ikasketak amaitu dituztenen mugikortasuna errazteko tresna gisa.

Londresko Komunikatuan, kalitate-bermearen arloko erabaki nazionalen elkar aitorpena sustatzea eta hobetzea erabaki zen, esaterako, ikasketa-erakunde eta -programen egiaztapena.

ENIC "European Network of Information Centres"-en akronimoa da (aitorpen akademikorako eta mugikortasunerako). UNESCOk eta Europako Kontseiluak sortu zuten ENIC. Atzerriko tituluak aitortzeari buruz edo mugikortasunerako laguntzei buruz (bekak, maileguak, etab. barne) herrialde bakoitzak duen informazioa biltzen du sare honek.