Atlantis, Atlantikoz gaindiko zure campusa

ATLANTIS (Actions for Transatlantic Links and Academic Networks for Training and Integrated Studies) finantzazio eta kudeaketako programa bateratua da EBren eta AEBen artean, goi-mailako hezkuntzan unibertsitateek eta goi-mailako hezkuntza-erakundeek, hainbat modalitatetan, eskatzen dituzten lankidetza-ekintzak egiteko.

 

Gutxienez, Europako unibertsitate baten eta unibertsitate estatubatuar baten arteko ikasketa-programa komunen edo bikoitzen (gradua/masterra) garapena finantzatzen du. Atlantikoz gaindiko programa hauen barruan ikasleen eta irakasleen Atlantikoz gaindiko mugikortasuna finantzatzen da, ikasturte akademiko batez gehienez ere.

 

Eta ERASMUS programaren kreditu-aitorpenaren eta tasa-ordainketen antzeko sistemak erabiltzen ditu. Curriculuma garatzeko aldebiko proiektuak finantzatzen ditu, lankidetza akademikoan diharduten bi unibertsitateen artean ikasleen eta irakasleen iraupen laburreko trukeen bidez, nahiz eta ez izan helburu gisa titulu bikoitzak edo komunak ezartzea.

 

Azkenik, curriculuma garatzeko nahiz kredituak aitortzeko proiektu komunetarako dirua ematen du, eta baita unibertsitatekoak ez diren goi-mailako hezkuntza-erakundeek (lanbide-hezkuntzakoek)elkarren intereseko dituzten hezkuntza-tresnetarako ere.

 

Informazio gehiago hemen: http://ec.europa.eu/education/programmes/eu-usa/index_en.html

 

Comparte: facebook meneame Live Google Yahoo reddit digg Del.icio.us