Unibertsitatea Europan

Europako Goi Hezkuntzako Politika baterantz


Bologna Planak Europa mailako politika partekatu bat sortzeko aukera eman du goi-mailako hezkuntzari dagokionean, 46 herrialdetako irakasleen, ikasleen, adituen eta politikarien lankidetzari esker, bi hamarkadatan. Konbergentzia-ahalegin izugarri baten ondorioa da, Europako Erkidegoa eratzeko Ituneko 149. artikulua errealitate bihurtzen ari dena. Artikulu horren arabera "kalitateko hezkuntza garatzen lagunduko du, estatukideen arteko lankidetza sustatuz".

 

gehiago irakurri...

Zer da Europako Goi Hezkuntzako Esparrua?


Europako Goi Hezkuntzako Esparrua (EGHE) Europako unibertsitate-sistemek partekatzen duten testuingurua da, bere kideen mugikortasuna, elkarrekintza eta aukerak hobetzeko. 1999ko ekainaren 19an 29 estatu europarrek sinatu zuten Bolognako Deklarazioak ezarri zituen bere funtsezko parametroak:

 

gehiago irakurri...

Campusa zabalduz: Europatik mundura


 

Europako unibertsitate-ikasketen konbergentzia ikasgeletan bertan hasi zen gauzatzen, joan den mendeko laurogeigarren hamarkadan abian jarri ziren truke-programei esker. Haien artean sinbolikoena Erasmus programa izan zen.

 

Nazioz gaindiko harremanak estutzeko ahalmen horrek eremu unibertsal bat sortzea eragin dezake goi-mailako hezkuntzarentzat Europatik munduraino, Atlantis, Schuman-Fulbright, edo Erasmus Mundus bezalako programekin esate baterako.

gehiago irakurri...

Titulazioak aitortzea


Bolognako Prozesuak, eta horrek ekarri dituen ekimen eta mekanismoak ezartzeak, Europako Batasunaren eremuan tituluen onarpena errazteko lehendik abian zeuden ekimen batzuk susperrarazi ditu eta beste asko martxan jarri ditu.

 

gehiago irakurri...