
ANECAren aurrekariak
1983an, Unibertsitatea Erreformatzeko Legea sartu zen indarrean, eta Espainiako unibertsitateek betetzeke zeuden bi gai garrantzitsuri heldu zieten: barne demokratizazioari eta autonomiari. Egoera berri horren ondorioetako bat izan zen Europako hezkuntza erakundeekiko harreman akademiko eta zientifikoak nabarmen areagotzea, haietan kalitatearen kulturan ahiko finkatuta egonda. Hala ere, hamar urte behar izan ziren, ia, kalitatea aztertzeko prozesuak garatzen hasteko.
1992tik 1994ra, eta Unibertsitate Batzordeak bultzatuta, Unibertsitatearen Kalitatea Ebaluatzeko Programa Esperimenta garatu zen, eta handik gutxira, berriz, Europar batasunaren Programa Pilotua.
1995ean, Unibertsitateen Kalitatearen Ebaluazio Instituzionalaren Programa onartu duen Unibertsitate Batzordeak, bai eta Unibertsitateen Kalitatea Aztertzeko Plan Nazionala ere; horren lau deialdi egin dira, azkena 2000. urtean.
Unibertsitate askok hartu zuten parte, eta gure unibertsitate sisteman kalitatearen kultura ezartzea eta Europan ezarritako eskemen antzeko ebaluazio metodologia aplikatzea izan da Planaren emaitza azpimarragarrienetako bat.
2001. urtean, Unibertsitateen Kalitatearen II. Plana (II PCU) jarri zuten abian, eta urtebete geroago, ANECA Kalitatea Aztertzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren esku geratu zen. 2003. urtean indargabetu egin zen, horren indarraldia 2006. urtera arte ezarri bazen ere. Hona hemen II PCUren helburu nagusiak:
- Kalitatea ebaluatzeko kulturan eta metodologietan sakontzea.
- Unibertsitateentzat, herri administrazioentzat eta gizartearentzat, oro har, informazio sistema bat ezartzea, erabakiak hartzen laguntzeko.
- Prestakuntza programak, titulazioak eta erakundeak egiaztatzeko sistema bat ezartzea, nazioarteko estandarren araberako kalitatea bermatzeko.
ANECAren sorrera
2002. urtean sortu zen, estatu fundazio gisa, eta unibertsitate ikasketen egitura Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremura egokitze adu helburu.
Europaren Konbergentziarako Programaren barruan, Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremura egokitutako ikasketa planak diseinatzeko laguntzak emateko hiru deialdi egin ditu Agentziak 2003az geroztik. Unibertsitate gehienek parte hartu dute, eta emaitzak liburu zuriak izenekoetan argitaratu ziren.
2004ko uztailean, Egiaztatze Programaren deialdia argitaratu zuen ANECAk, eta unibertsitateek aurkeztutako hainbat titulazio hautatu ziren, ondoren horien proiektu pilotuak garatzeko. Helburua zen adituek egindako metodologia baliozkotzea, eta irizpide eta adierazle onenak zehaztea.
ANECAk Kalitatearen Ebaluazio Instituzionalaren Programarekin (PEI) jarraitu du, Unibertsitate Batzordeak hasitakoarekin. Unibertsitate erakundeek beren borondatez hartzen dute parte honako hiru fase hauek dituen ebaluazio prozesuan: autoebaluazioa, kanpoko ebaluazioa, eta azken fasea; hobekuntza ekintzak ezartzen dira azken horretan, atzemandako puntu ahulak hobetzeko. Egun, ia unibertsitate gehienek ebaluatu dituzte euren titulazioak.
Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak, Unibertsitateen inguruko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatu zuenak, hezkuntzaren egitura berria ezarri zuen, Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremura hurbiltzeko (urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua).
Errege Dekretu horrek ANECAri ematen dio titulu ofizialak egiaztatzeko prozedurak, protokoloak eta gidak ezartzeko gaitasuna, bai eta ikasketa planen inguruko proposamenak aztertzeko eskumena ere. Agentziak hainbat jarduera garatu ditu Errege Dekretuak xedatutakoa betetzeko.
Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremuak kalitateari dagokionez ezartzen dituen baldintzak direla-eta, kalitate sistema propioak ezarri dituzte unibertsitateek, euren jarduerak hobetzeko tresna gisa.
ANECAk eta AQUk elkarlanean egindako AUDIT Programaren helburua da unibertsitateak euren kalitate sistemen diseinuaren inguruan orientatzea.
Orain gutxi Kalitatearen Bermatzeko Europako Erregistroan (AQU) onartu dute ANECA, eta horretarako, atzerriko adituek egindako kanpo ebaluazio zorrotz bat gainditu behar izan du; horiek egiaztatu dutenez, baina, betetzen ditu kalitatea bermatzeko Europaren irizpide eta jarraibideak.
Comparte:

Declaración de Bolonia