Unibertsitateen Europako Elkartea (EUA), Boloniako Prozesuaren bultzatzaile

universidad cartel en latin

Unibertsitateen Europako Elkartea (European University Association: EUA) da Europako Goi Hezkuntzako organismo eraginkorrenetako bat. Berrogeita sei herrialdetako ehunka unibertsitate biltzen ditu. 2001eko martxoan sortu zen, Salamancan, Association of European Universities (CRE) eta Confederation of European Union Rectors' Conferences elkarteen batasunaren ondorioz.

Horren helburua da “ lankidetzarako, eta Goi Mailako Hezkuntzako joerak eta ikerketa estrategiak eguneratzeko foro bihurtzea”.  Boloniako Prozesuaren aurrerapen guztiak dokumentatzeko ardura ere badu bere gain, noski.

Bereziki garrantzitsuak dira Goi Hezkuntzaren joeren eta adierazpen politikoen inguruko txostenak,  eta Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremuaren (EEES) bultzatzaile izandako estatuetako Hezkuntza ministroek bi urtean behin egiten duten biltzarrean argitaratzen dira:

 1999tik, Trends in European Higher Education agiriek markatu dute Europako hezkuntza integratzeko prozesuaren bilakaera. Bost txosten argitaratu dira orain arte.

 

 

Comparte: facebook meneame Live Google Yahoo reddit digg Del.icio.us