Bolognako Jarraipen Taldea

Zer da Boloniaren Prozesuaren jarraipen taldea?


Europako Hezkuntza ministroen konfiantza du Boloniaren Prozesuaren jarraipen taldeak (BFUG, Bologna Follow-Up Group), ministroen bilera batetik bestera Boloniako Prozesua kudeatzeko. BFUGk lan-programa, mintegiak, lan-taldeak eta bestelako hainbat jarduera interesgarri antolatzen ditu, denek prozesuan parte har dezaten.

gehiago irakurri...

Europako Batzordea, Boloniako Prozesuaren abala


Nahiz eta Boloniako Prozesua Europar Batasunaren jarduera ez izan, babes handia eman dio horrek hasiera-hasieratik. Boloniako Prozesuaren Jarraipen Batzordea (BFUG) sortu zenean, horren kide bihurtu zen Europako Batzordea, parte hartzen zuten herrialdeen ordezkarien pareko baldintzekin.

gehiago irakurri...

ENQA, Boloniako Prozesuaren kalitatearen bermea


2000. urtean sortu zen Goi Milako Hezkuntzaren Kalitatea Bermatzeko Europako Sarea, arlo horretan lankidetza bultzatzeko. 2004ko azaroan, Batzar Nagusiak Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitatea Bermatzeko Europako Elkarte bihurtu zuen sarea.

gehiago irakurri...

Europako Ikasleen Elkartea, Boloniako Prozesuan protagonista


Ikasleen mugimenduaren garrantzia areagotu egin da Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremua (EEES) garatzearekin batera. Europako Ikasleen Elkartearen (ESU) historiak ongi erakusten du bilakaera hori.

gehiago irakurri...

Unibertsitateen Europako Elkartea (EUA), Boloniako Prozesuaren bultzatzaile


Unibertsitateen Europako Elkartea (European University Association: EUA) da Europako Goi Hezkuntzako organismo eraginkorrenetako bat. Berrogeita sei herrialdetako ehunka unibertsitate biltzen ditu. 2001eko martxoan sortu zen, Salamancan, Association of European Universities (CRE) eta Confederation of European Union Rectors' Conferences elkarteen batasunaren ondorioz.

gehiago irakurri...