
Dirua da ikasleen kezka nagusietako bat, master bat egiteko orduan. Matrikula eta egonaldia nola ordaindu, ikasketetan buru-belarri murgiltzeko.
Alde horretatik, Europako programarik onenetakoa da Espainian 2007-2008 ikasturtetik indarrean dagoen errenta-mailegu programa. 2008. urtean, 150 milioi eurokoa izan zen, eta unibertsitate masterrak finantzatzen laguntzea izan zuen xede.
Mailegua ikasketak ordaintzeko bestekoa da, eta gradudunen gastu pertsonalei aurre egiteko ere erabil daiteke. Maileguaren onuradunak ez du inolako interesik ordaintzen.
14.400 euro arteko mailegua eska daiteke (gehienez ere 6.000 euro hasieran, eta 800 euro arteko errenta hilean), urtebeteko master baterako. Urtebetetik gorako masterretarako beste laguntza osagarri bat ere badago. Bi urteko master baten kasuan, 28.000 eurora artekoa izan daiteke mailegua.
Mailegu-hartzaileen ahalegin akademikoaren araberakoa izango da mailegua, eta Europako kredituetan neurtuko da ahalegin hori; alegia, 240 euro matrikulatutako kreditu bakoitzeko. Masterra atzerrian egin behar bada, 6.000 eurora arteko mailegu osagarria ere eska daiteke.
Mailegua 20 urterako izango da, eta gabealdia edukiko dute lehen bost urteek. Gabealdia amaituta, amortizazio epea hasiko da (amortizazioak linealak izango dira eta hilean behingoak) hurrengo 15 urteetan, mailegua mugaeguneratu arte, mailegu-hartzailearen errenta urtean 22.000 eurotik gorakoa bada, betiere (edo indarraldian dagoen muga salbuetsia), lehen amortizazio urtean.
Errenta 22.000 eurotik beherakoa bada, gabealdia 10 urtera luzatzeko eska daiteke. Dena dela, zor osoa edo horren zati bat aldez aurretik amortizatzeko aukera du mailegu-hartzaileak.
Comparte:

Declaración de Bolonia