Laguntza publikoak

Bolonia Planak bazterketarik ez


Ulertezina litzateke Europako Unibertsitateak herritar guztiei ez bermatzea goi mailakoi kasketak egiteko aukera, horien errenta zeinahi izanda ere. Hain zuzen ere, maila akademiko goreneko eta lanerako potentzialitate handieneko nazioarteko unibertsitate ikasketak unibertsalizatu ditu Bolonia Planak.

gehiago irakurri...

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren bekak


Espainian hobetu egin da goi mailako ikasketak egiteko aukera, modu ugari baitaude beka bat lortzeko.Espediente akademiko ona duen pertsona bat nekez geratuko da Unibertsitatera joateko aukeratik gabe, arrazoi ekonomikoengatik.


2008-2009 ikasturterako bekak eta diru-laguntzak 1.200 milioi eurokoak dira ia, iaz baino 171,2 milioi euro handiagoak; %17,1 hazi dira, beraz. Hona hemen argitaratutako deialdi guztiak:

gehiago irakurri...

Errenta maileguak, masterra finantzatzeko modua


Dirua da ikasleen kezka nagusietako bat, master bat egiteko orduan. Matrikula eta egonaldia nola ordaindu, ikasketetan buru-belarri murgiltzeko.


Alde horretatik, Europako programarik onenetakoa da Espainian 2007-2008 ikasturtetik indarrean dagoen errenta-mailegu programa. 2008. urtean, 150 milioi eurokoa izan zen, eta unibertsitate masterrak finantzatzen laguntzea izan zuen xede.

 

gehiago irakurri...