
Bolognak herritar guzti-guztiei eskaintzen die, salbuespenik gabe, Unibertsitate ireki bat, gizartearekin konektatuta dagoena.
Europar esentziaren beraren atal bat da. Aukera-berdintasun eraginkor batean oinarritutako bizikidetza-eredu bat, bere zutaberik sendoenetako bat unibertsitateko prestakuntzan duena.
Horrelaxe adierazten du Londreseko Komunikatuak, Bolognako Prozesuaren “dimentsio soziala” aipatzen duenean:
"Goi-mailako hezkuntzak funtsezko zeregina izan beharko luke gizartearen baitan, bertako kohesioa sustatzeko, desberdintasunak urritzeko eta ezagutzaren, trebetasunen eta gaitasunen maila handiagotzeko.
Goi-mailako hezkuntza-politikak pertsonen ahalmena indartzera bideratu beharko lirateke beren garapen pertsonalari dagokionean, eta gizarte jasangarria, demokratikoa eta ezagutzan oinarritutakoa lortzeko egiten duten ekarpenari dagokionean […].
Beraz, gure ahaleginekin jarraituko dugu ikasleei zerbitzu egokiak eskaintzeko, ikasketa-ibilbide malguagoak sortzeko, bai lehen aldiz sartzen direnentzat bai goi-mailako hezkuntzan daudenentzat, eta parte-hartzea zabaltzeko maila guztietan, betiere, aukera-berdintasunean oinarrituta.
Zentzu honetan, Bolognako Unibertsitatearen Planean, goi-mailako hezkuntzarako sarbidea ezin daiteke egon inolaz ere errenta-desberdintasunek ez beste ezein desberdintasunek baldintzatuta. Laguntza publikoen aukera handienaren eskaintza, era guztietako beka eta interesik gabeko mailegu gisa, bermatuta dago Europako herritar guztientzat."
Comparte:

Declaración de Bolonia