
Pentsa zure ikasketak Europako herrialde batean baino gehiagotan egin ditzakezula, hizkuntza desberdinak ikasiz eta kultura desberdinetako pertsonekin harremanak izanez.
Gainera, zure notak ez direla dena edo bat ere ez arriskatzera behartzen zaituzten azterketa gutxi batzuen araberakoak izango; aitzitik, zure ebaluazioa ikasturte osoan zehar egiten duzun lanak erabakiko du.
Horri guztiari gehi iezaiozu, zure aspirazio pertsonalei eta profesionalei erantzuten dien titulu-aukera zabal baten artean hautatzeko modua izatea, gutxi-asko generikoak diren titulazioen katalogo itxi baten barruan hautatu behar izan gabe.
Eta noski, Unibertsitatetik bertatik lan-merkatuan sartzeko aukera edukitzea, zure espezialitateko praktikak sektoreko enpresa ospetsuetan eginez, inolako pribilegio edo gomendiorik behar izan gabe.
Imajinatu Europa osoko lan-eskaintzak jasotzen dituzula, zure titulazioak 20 estatu europar baino gehiagotan duen balioagatik, zure lan-aukerak estatu espainoletik harago zabalduz.
Pentsatu al duzu? Bada, horixe da Bolognako Prozesuko Unibertsitatea. Denontzat.
Comparte:

Declaración de Bolonia