
Unibertsitate ikasketak Boloniaren aurreko planekin hasi badituzu, ez kezkatu. Ordenatua izango da aldaketa, eta poliki-poliki etorriko da.
2015eko irailaren 30ean, zurei kasketa-plan berarekin jarraitu ahalko duzu, ikasketen egitura, edukiak eta garapena aldatu gabe. Egun horretan oraindik titulua lortu ez baduzu, hurrengo bi ikasturteetan titulazioa lortzeko baliabideak bermatu beharko dizkizute unibertsitateek.
Nahi izanez gero, ikasketa berriei ere ekin ahalko diezu, unibertsitateak bertan sartzeko aukera ematen badizu; izan ere, kredituak aitortzeko eta transferitzeko baliabideak sartu behar ditu ikasketa-planetan.
“Barneratze” prozedura
Hala ere, kontuan izan unibertsitateek “barneratze” prozedura hauta dezaketela EEESren titulu berri bat abian jartzeko. Kasu horretan, plan berria aldi berean sartzen da ikasturte guztietan, eta erabat ordezkatzen du ordura arte indarrean zegoen karrera.
Hori gertatuz gero ere ez dago inolako arazorik, bi aukera baitituzu: ikasketak hurrengo bi urtean amaitzea, edo titulazio berrietan sartzea, dagozkion kredituak aitortuta eta transferituta.
Comparte:

Declaración de Bolonia