Plan berria

Gradu titulazio batean matrikulatuta bazaude, titulazio hori Boloniako Prozesura egokituta egongo da; horregatik, Bolonia errealitate da zuretzat.

Lortu beharko dituzun gaitasunen arabera diseinatuko zen zure karrera. Gaitasunak argi eta garbi zehaztuta egongo dira zure ikasketa-planean, eta moduluen eta ikasgaien bitartez, pixkanaka-pixkanaka eskuratuko dituzu, ikasketak egitearekin batera:

 

  • Zure titulazioak ikaslea eta horren ikasketak izango ditu oinarri.
  • ANECA Kalitatea Aztertzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak egiaztatuko zuen zure titulazioa, Ministerioaren mendeko erakunde publiko izaki titulu berriak emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzen baitu; horregatik, aitortu egingo du EEES Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremuak.
  • Ikasketak amaitutakoan, lan merkatuan sartzeko aukera izango duzu.
  • ANECAk titulazio guztiak gainbegiratuko dit usei urtean behin, horiek egiaztatzeko.
  • Ikasgai bakoitza gainditzeko egin beharreko lana (eskola magistralak, lanak, txostenak, praktikak, ikasteko orduak eta abar) ECTS Kredituak Transferitzeko eta Metatzeko Europako Sistemaren kredituen arabera neurtuko da.
  • ECTSei esker, errazago mugituko zara, EEESko herrialde guztiek (46 estatu dira egun) aitortu eta transferituko baitituzte ECTS kredituak; izan ere, gardenak eta Europako unibertsitate-sistema guztiek ulertzeko modukoak izango dira.
  • Beste titulazio batera pasatu nahi baduzu, ez duzu kreditu bakar bat ere galduko. Automatikoki aitortuko dizkizute ezagutza adar horretakoak; adar horrekin bat datozen guztiak aitortuko dizkizute, eta gainerakoak transferitu.
  • Kreditu moduan aitortuko dizute zure lana,  unibertsitateko kultur jardueretan, kirol jardueretan, ikasle ordezkaritzetan, eta lankidetza eta elkartasun ekintzetan parte hartuz gero.
  • Ministerioaren, zure erkidegoaren eta abarren beka sisteman parte hartzeko aukera izango duzu, eramangarriak izan beharko baitute (hau da, EEESko beste herrialde batera bazoaz, beka horri eusteko aukera eduki beharko duzu), bai eta Erasmus beketan eta zure unibertsitatekoetan ere.
  • Zeharkako trebetasunak eskuratu izanaren balio erantsia edukiko duzu, eta asko baloratuko ditu gizarteak (jendaurrean hitz egitea, hizkuntzak jakitea, taldean lan egitea eta abar).
  • Ikasketak amaitutakoan, Tituluaren Gehigarri Europarra edukiko duzu, zure gaitasunen berri emango duena, edozein enplegatzailek edo unibertsitatek uler dezan.
  • Masterrak egin ahalko dituzu, eta ondoren doktoretzak, EEESko edozein unibertsitatetan.
     

 

Hau guztia aldaketa prozesu bat da, eta ikasleok unibertsitate komunitatearen zati garen heinean, gure planak hobetzeko ardura dugu. Beraz, horretan guztian parte hartzeko aukera dugu, lehenik eta behin irakasleei edo organo eskumendunei (Saileko Batzordeari, zentroko batzordeei, zuzendariei, dekanoei, klaustroari Gobernu Batzordeari, Gizarte Batzordeari, errektoreari edo errektoreordeei) sistema berriaren inguruko gure ikuspegia eta plana hobetzeko proposamenak, ECTSen neurriak eta abar  helarazita.

 

Comparte: facebook meneame Live Google Yahoo reddit digg Del.icio.us