Plan zaharra

Ikasturte honetan, Boloniara egokitutako titulazio berriak eta aurreko ikasketa-planak ezabatzeko prozesua hasi dituzte. Plan zaharreko ikasle zaren aldetik, nola eragiten dizu zuri Boloniak?

 

Nola eragiten die Boloniako Prozesuak indarrean dauden tituluei?

Gradu titulu berriak ezartzen dituzten errege dekretuek ezingo diete eragin indarrean dauden tituluei, ondorio akademiko edo profesionalei dagokienez.


Jarrai dezaket nire plan zaharrarekin?

Ikasturtez ikasturte ezabatuko dira indarrean dauden ikasketa-planak,  araudi berriaren arabera egindako plan berriak ezartzearekin batera.

 

Zer gertatuko da gainditu gabeko ikasgaiekin?

Ikasturte bakoitzaren hasieran onartu behar dira  gai-zerrenda, bibliografia eta abar; beraz, gerta daiteke EEESra egokitzeko prozesua hasi aurretik orain beste modura ebaluatuko den edo emango den ikasgai bat edukitzeko gainditzeke. Ikasketa-plan zaharren eta berrien arteko desberdintasunen ondorioz ikasgai bat aldatzeak edo ezabatzeak  ez zaitu kezkatu behar; izan ere, ikasturte bakoitza ezabatu ondoren ere unibertsitateek bermatu egin behar dituzte ikasturte hori hurrengo bi ikasturteetan gainditzeko baliabideak.

 

 

 

Jarrai daiteke ikasketa-plan zaharretako bigarren zikloak egiten?

2010/2011 ikasturtera arte, bigarren zikloko ikasketak eskain ditzakete unibertsitateek, lehen zikloko ikasketen jarraipen gisa, baina etorkizunean desagertu egingo dira horiek guztiak, eta bigarren zikloko ikasketen ordez unibertsitate masterrak eskainiko dira, graduduna espezializatzeko.

 

Aldatuko dira unibertsitatean jarraitzeko baldintzak? Egutegi berria egongo da?

Bi gauza horiek aldatu egin daitezke, unibertsitateak bere autonomiaren esparruan erabakitzen duenaren arabera. Unibertsitate asko aldaketak egiten ari dira egutegiari dagokionez, eredu berriak beste irakaste-metodologia bat baitu oinarri; beraz, egokiagoa izan daiteke denbora beste modu batera antolatzea. 

 

Zer egin behar dut EEESra egokitutako gradu edo master batera aldatu nahi badut?

Unibertsitateek ikasketa-plan berriak proposatzen dituztenean, aurreko sistemaren araberako ikasketak egiten ari diren ikasleen kredituak aitortzeko aurreikuspenak sartu behar dituzte.

Aurreko unibertsitate-sistemaren araberako unibertsitate titulu ofizialak dituztenak gradu-ondoko programa ofizial berrietan sartu ahalko dira, masterra eta doktoretza egiteko aukera ematen dutenetan.

 

Zer egin behar dut diplomatura batetik master batera pasatzeko?

Diplomadunak, arkitekto teknikoak edo ingeniari teknikoak inolako bestelako baldintzarik gabe sartu ahalko  dira masterrean, unibertsitateek ezartzen dituzten baldintza espezifikoak eta merituak baloratzeko irizpideak beteta baino ez.  Horrek esan nahi du, adibidez, aldez aurretiko prestakuntza-baldintza batzuk bete beharko dituzula diziplina batzuetan.

 

Eta doktoretzaren kasuan?

Doktoretza programan sartzeko baldintzak masterrean sartzeko baldintzen parekoak dira; doktoretza programaren ikerketa aldira sartzeko, unibertsitateko masterraren titulu ofiziala eduki behar da. Gai horren inguruko aurrerapenetako bat da  balioduna izango dela, halaber,  EEESren goi mailako erakunde batek emandako maila bereko titulu bat, eta EEESaz kanpoko hezkuntza-sistemen kasuan, homologazioa ez da beharrezkoa izango, tituluak Espainiako unibertsitate-masterrek  pareko prestakuntza-maila egiaztatzen duela eta titulua eman duen herrialdean doktoretza egiteko aukera ematen duela ikusiz gero.

 

Era berean, doktoretza egiteko aukera emango du unibertsitate master bateko edo hainbat masterretako 60 kreditu gainditzeak, Unibertsitatearen eskaintzaren arabera edo 300 kreditutik gorako gradu-ikasketak egin badira.

 

Zer egin behar dut tituluaren gehigarri europarra lortzeko?

Egun, Espainian 2003ko irailaz geroztik balioduna den unibertsitate titulu ofizial bat duten ikasleek soilik eska daiteke Tituluaren Gehigarria, titulu hori duten unibertsitateetan.

 

Comparte: facebook meneame Live Google Yahoo reddit digg Del.icio.us